AISAren Ezohiko Batzar Nagusiaren bilerarako deia egin da, Xilema Programas SLU enpresaren bat-egitea berresteko, Zuzendaritza Batzordeak joan den hilean onartu ondoren, baita Arabako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren negoziazioaren egoera berrikusteko ere.
0kvyu9
AISAn sartzeko beste eskaera bat

Martxoan, Xilema Fundazioak AISAko kide izatea eskatu du, eta, gaur egun, izapideak egiten ari dira erakunde hori sartu dadin. Xilema Fundazioak Nafarroan du egoitza, baina Arabako lurralde-eremuan ere jarduten du egoera ahulean dauden eta gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden hainbat kolektiborekin.
Edukiak negoziatzeko mahaiaren lehen bilera

Alde negoziatzaileek beren plataformak trukatu eta gero, otsailaren 18an egin da edukiak negoziatzeko mahaiaren lehen bilera. Bertan, hasierako jarreren berri eman dute enpresa eta sindikatuek. Gauzak horrela, negoziazio-esparrua mugatzeko eta adostasunera iristeko bidea markatzeko balio izan du bilera horrek.
Martxoan izango da hurrengo bilera.
Negoziazio kolektiboa Araban

Sindikatuek Arabako Esku Hartze Sozialaren arloko II. Hitzarmena denuntziatu ostean, joan den abenduaren 10ean, III. Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia eratu zuten. Mahai horrek urtarrilaren 27an egin zuen lehen bilkura, sindikatuen plataforma jaso eta baloratzeko.
AISAko (Arabako Esku Hartze Sozialeko Erakundeen Elkartea) hamar erakundek hartuko dute parte negoziazio-bilkuretan. Bilkurak, hasiera batean behintzat, aurrez aurre egingo dira LHKren (Lan Harremanen Kontseilua) egoitzan.