Negoziazio Mahaia berraktibatzeko proposamena

Mahaia berraktibatzeko proposamena

Administrazio finantzatzaileekin hainbat bilera egin ondoren, joan den urriaren 27an AISAko erakundeek jarrera ekonomikoa hartzea erabaki zuten. Honen bidez, Arabako Lan Harremanen Kontseiluari eta alderdi sozialari negoziazio-mahaia berriro aktibatzeko eskatu zaie. Mahai hou geldirik zegoen irailaren 23tik, sindikatuek hala eskatuta.

III. AESHaren Negoziazio-Mahaiaren bederatzigarren bilera

Irailaren 23an ekin zitzaion berriro ere jarduerari Arabako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren negoziazio-mahaian, abuztuko etenaren ostean, eta AISAk AFArekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin egindako bileren emaitzak azaldu zituen, III. AESHaren soldata-igoerekin lotutako aurrekontu-aurreikuspenen harira.

Sindikatuek AISAk egindako lana baloratu dute, baina uste dute administrazioen konpromiso-faltak mahaia blokeatu duela; beraz, proposatu dute hura etetea, eta bi aldeek konpromisoa hartzea berriro aktibatzeko berrikuntzak dauden unean.

Bilera Jon Armentia Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotziarekin

Negoziazio-mahaiaren bederatzigarren bilera egin aurretik, irailaren 22an, AISAko kideok Jon Armentia Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotziarekin eta Boni Cantero zuzendari berriarekin bildu ginen, Emilio Sola Gizarte Politiken diputatuarekin egin genuen moduan, negoziazioaren egoera partekatzeko eta proposamen ekonomikoak Udalaren aurrekontu-aurreikuspenekin alderatzeko, zeinak oraindik ez baitiren zehaztu.

III. AEHSHaren negoziazio-mahaiaren zortzigarren bilera

Uztailaren 20an (asteartea) III. AEHSHaren Negoziazio Mahaiko zortzigarren bileran parte hartu genuen, eta bi alderdiek kontzeptu ekonomikoei buruzko proposamenak baloratu zituzten.

AISAk sindikatuei eskatu zien datuetan eta antzeko funtzio- eta lurralde-eremuetako hitzarmenetan oinarritzen zen justifikazioa egiteko. Halaber, proposatutako hobekuntza sozialak lehenestea eta ekonomikoki kuantifikatzea nahi zuen, iraileko hurrengo bilerari begira.

Aisa solaskide Arabako Foru Aldunciarekin

AISA Emilio Sola Gizarte Ekintzako foru-diputatuarekin bildu ondoren, Kontratazio eta Araubide Juridikorako Arloak, diputatuak hala aginduta, Udalarekin eta beste bi lurralde historikoetako Aldundiekin ikerketan dihardu, desindexazioari buruzko 2/2015 Legearen barruan malgutze-formulak ezagutzeko.

AISAren aldetik arloko zuzendariordearekin gabiltza solasean, eta espero da emaitzak irailerako egotea.

Hitzarmenaren planteamendu ekonomikoetarako bilera

Joan den ekainaren 8an aurreratu genuen moduan, AISAk bilera bat egin zuen Emilio Sola, gizarte-politiken diputatuarekin, Ana Belén Otero Gizarte Zerbitzuen zuzendariarekin, Patxi Antón Idroquilis GOFEren zuzendariarekin eta Arrate Cortijo kontratazio eta erregimen juridikoaren zuzendariorde teknikoarekin. Bileran III. Hitzarmenaren negoziazioaren egoeraren berri eman zitzaien, eta AISAk proposatutako Hitzarmenaren eduki ekonomikoak planteatu ziren.

Foru Aldundiak azaldutako planteamenduak aztertzeko eta beste bilera batean horiek AISArekin kontrastatzeko konpromisoa hartu du.

Bilera Gizarte-Ekintzako Foru-Diputatuarekin

Datorren ekainaren 8an egingo da AISAren eta Emilio Sola Gizarte Ekintzako foru-diputatuaren arteko bilera. Bilera horretan, Arabako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren negoziazio kolektiboaren egoera aztertuko dute elkarrekin, eta bere sailarekin zerikusia duten eta erakunde bazkideei eragiten dieten gaien berri emango dute.

AISAren Ezohiko Batzar Nagusia

AISAren Ezohiko Batzar Nagusiaren bilerarako deia egin da, Xilema Programas SLU enpresaren bat-egitea berresteko, Zuzendaritza Batzordeak joan den hilean onartu ondoren, baita Arabako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren negoziazioaren egoera berrikusteko ere.

AISAn sartzeko beste eskaera bat

Martxoan, Xilema Fundazioak AISAko kide izatea eskatu du, eta, gaur egun, izapideak egiten ari dira erakunde hori sartu dadin. Xilema Fundazioak Nafarroan du egoitza, baina Arabako lurralde-eremuan ere jarduten du egoera ahulean dauden eta gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden hainbat kolektiborekin.

Edukiak negoziatzeko mahaiaren lehen bilera

Alde negoziatzaileek beren plataformak trukatu eta gero, otsailaren 18an egin da edukiak negoziatzeko mahaiaren lehen bilera. Bertan, hasierako jarreren berri eman dute enpresa eta sindikatuek. Gauzak horrela, negoziazio-esparrua mugatzeko eta adostasunera iristeko bidea markatzeko balio izan du bilera horrek.

Martxoan izango da hurrengo bilera.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies