III. AESHren NEGOZIAZIOA

Uztailaren 21ean, III. AESHren Negoziazio Mahaia bildu zen 24. aldiz. Bilera horretan, AISAk bere azken proposamen ekonomikoa aurkeztu zuen. Hain zuzen, proposatu zuen % 12,9ko igoera orokorra lortzea 2021-2024 urteetarako, honela banatuta:

  • 2021: % 0,9
  • 2022: % 3,4
  • 2023: % 4,5
  • 2024: % 4,1

AISAren helburua da, halaber, igoera hori Hitzarmena indarrean egongo den lau urteetako KPIaren baturaren arabera eguneratzea 2024an. Horren diferentziala 2025eko urtarrileko tauletan kontsolidatuko litzateke.

Sindikatuek atzera bota zuen proposamen hori, nahiz eta errespetatu egiten duten beren azken planteamendu ekonomikoan jasotako % 12,9ko igoera finkoa eta aitortu egiten duten 2025eko tauletan KPI kontsolidagarriaren berme osoa. Horixe zen, hain zuzen ere, sindikatuek bere azken planteamenduetan defendatzen zutena.

Sindikatuek hasiera batean oso balorazio positiboa egin zioten proposamen honi, baina gero uko egin diote, eta, ondorioz, bertan behera geratu da bileran bertan aurreakordio ekonomikoa sinatzeko aukera, AISAk nahi zuen moduan.

Sindikatuek proposamen horiek aztertuko dituzte langileekin eta uztailaren 29an emango dute behin betiko erantzuna.

ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALAREN III. HITZARMENAREN HARIRA ANTOLATUTAKO GREBA EGUNAK

Esku-hartze sozialaren III. hitzarmeneko mahaian parte hartutako bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT) bi greba eguneko deialdia egin zuten (ekainaren 17an eta 22an), eta, horrez gain, ELAk ekainaren 21ean ere greba egiteko deialdia egin zuen.

Bi parteen artean (AISA eta sindikatuak) gutxieneko zerbitzuak adostu ondoren, AISAtik erregistratutakoaren arabera, grebaren jarraipena minimoa izan zen; izan ere, erakundeetako LOL taldeetako kideek parte hartu zuten ia bakarrik.

AISAk negoziazio prozesuari buruzko egoeraren berri eta alde horretatik egindako proposamen ekonomikoaren inguruko komunikatua helarazi die langileei.

ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALAREN III. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

III. AEHSren negoziazio-mahaian soldata-egoera proposamen desberdinak balioztatzen jarraitzen dugu. AISAk gai honi buruz egin duen azken proposamenean KPIari soldata-igoera finkatzearen loturari muga ezartzen zaio. Maiatzaren 25eko negoziazio bileraren aurretik sindikatuek eman beharreko erantzunaren zain gaude.

ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALAREN SEKTOREKO III. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

Joan den III. AEHSHren Mahaiko bileran sindikatuen proposamen ekonomiko berria landu da. Horren bidez, hitzarmenaren indarraldian (2021-2024 urteetan) ordainsariak orokorrean % 13,4 igo nahi dira eta 2025eko ordainsarien tauletan KPI bateragarria bermatzea lortu nahi da.

AISAko erakundeek igoera hori ezin dute inola ere onartu, eta hala adierazi zen Mahaian. Ordainsariak igotzearen planteamendura hurbilduz gero, ABEak osatzeko eta KPIarekin bat ikuskapen bikoitza egiteko proposamena erretiratzeko proposamen sozialarekin itxi zen.

Egoera berri horretan, finantzatzen duten administrazioekin (Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza) bilera-txanda berria ireki da, maiatzaren 4an hurrengo bilera egin baino lehen.

ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALEKO III. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

Sindikatuek otsailaren 25erako aurreikusitako negoziazio-bilera bertan behera utzi ondoren, martxoaren 18an, ostirala, AEHSren III. Mahaiaren 17. bilera egin zen. Bertan, alde sozialak otsailaren 2an aurkeztutako proposamen ekonomiko bera aurkeztu zuten, 2022ko eta 2023ko KPIren araberako bi soldata-berrikuspen hartzen dituena.

AISAK KPIren eguneratze bikoitza bere gain hartzea ezinezkoa zela berriro esan ondoren, hitzarmena indarrean den bitartean aurreikusitako soldata-igoera egitea planteatu zen, hitzarmena indarrean egon den lau urteetan metatutako KPIren igoeraren eragina xurgatzeko.

Langileen ordezkariek proposamen hori ere ez-nahikotzat jo zuten, eta beste planteamendu bat bidaltzekotan geratu ziren. Planteamendu horretan, AISAK proposatu bezala, hitzarmenaren indarraldia bukatzen den uneko KPIren araberako berrikuspen bakarra hartuko da kontuan, 2025eko tauletan finkatzearen baldintzapean egongo da, bai eta soldata igoera handiagoaren baldintzapean ere. Martxoaren 31rako aurreikusita dagoen bileraren aurretik bidaliko dute.

ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALEKO III. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

III. AESHaren negoziazio-mahaiaren aurreko negoziazio-bileraren ondoren, sindikatuek beren planteamendu ekonomikoak berrikusteko konpromisoa hartu zuten, jarrera bateratu bat bilatze aldera. Mahaiak otsailaren 25erako adostutako hurrengo bilerara eramateko.

Bilera hau bertan behera geratu da sindikatuek hala proposatuta, barne-berrantolaketa dela eta, eta oraindik ez da beste data bat adostu III. AESHaren negoziazio-prozesuari jarraipena emateko.

ARABAKO ESKU HARTZE SOZIALEKO III. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

Administrazio-finantzatzaileekin berriro bilera‑sorta egin ondoren, joan den urtarrilaren 17an Arabako Esku Hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren negoziazio kolektiboaren prozesuaren 15. bilera egin zen. AISAk aurreakordiorako proposamen berria aurkeztu zuen: 2021-2024 urteetarako % 7,5eko soldata‑igoera globala jasotzen du, Hitzarmenaren indarraldia bukatzen denean KPI berrikusteko bermearekin, eta urteko gehieneko jardunaldia 30 ordura murriztuko da ere.

Azarotik AISAren hobetzeko laugarren proposamena da, zeinak jarrerak adosteko bilaketan aurreakordio bat sinatzea ahalbidetuko duen. Gizarte-alderdiaren erabakitzeko borondateari buruzko erabakia helarazten da, eta datorren otsailaren 2rako aurreikusitako negoziazio‑bileran balorazioa jakinaraziko da.

AISA-KO ERAKUNDEEN BILERA LIZITAZO PUBLIKOEN EGOERA BERRIKUSTEKO

Urtarrilaren 12an kontratu publikoen bidez zerbitzuak kudeatzen dituzten AISAko erakundeen artean bilera bat egin zen, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren lizitazioen egoera baloratzeko, bai abian zeudenak zein 2022an argitaratuko direnak. Aurreikusten ziren zailtasunak partekatu zituzten eta administrazio-finantzatzaileei proposatzeko beharrezko neurriak adostu ziren, kontratuen bidez kudeatutako zerbitzuen jasangarritasuna bermatzeko.

BILERA AFA-REKIN

AISAk bilera bat egin du Patxi Antón GOFEko zuzendariarekin eta Arrate Cortijo BFAko kontratazio eta erregimen juridikoaren arloko zuzendariorde teknikoarekin, III. AESHaren negoziazioaren testuinguruan. Bileran negoziazioan aurrera egiteko zailtasunak azaldu dira, eta planTEamendu ekonomiko bat adostu da: horri esker, proposamen ekonomiko bat bidali ahal izan da, eta horrek Mahaia berraktibatzea ekarri du.

III. AESH-AREN NEGOZIAZIO-MAHAIA BERRAKTIBATZEA

Joan den 2021eko irailaren 23an III. AESHaren Negoziazio Mahaia sindikatuaren eskaerari jarraikiz bertan behera utzi ondoren, AISAk, administrazio finantzatzaileekin beharrezko kontsultak egin ondoren, aurreakordio-proposamen bat planteatu zuen arlo ekonomikoan, eta horrekin Mahaia berraktibatzea lortu zen.

Sindikatuak proposamena ari dira baloratzen, eta honako hauek hartzen ditu barne: Hitzarmenaren indarraldia urtebetez luzatzea (2021-2024), ordainsariak % 6,9 handitzea (hitzarmenaren indarraldian KPI metatua bermatuta) eta guztira 24 ordutan murriztea urteko gehieneko lanaldia.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies