Sindikatuek Arabako Esku Hartze Sozialaren arloko II. Hitzarmena denuntziatu ostean, joan den abenduaren 10ean, III. Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia eratu zuten. Mahai horrek urtarrilaren 27an egin zuen lehen bilkura, sindikatuen plataforma jaso eta baloratzeko.
AISAko (Arabako Esku Hartze Sozialeko Erakundeen Elkartea) hamar erakundek hartuko dute parte negoziazio-bilkuretan. Bilkurak, hasiera batean behintzat, aurrez aurre egingo dira LHKren (Lan Harremanen Kontseilua) egoitzan.