Uztailaren 21ean, III. AESHren Negoziazio Mahaia bildu zen 24. aldiz. Bilera horretan, AISAk bere azken proposamen ekonomikoa aurkeztu zuen. Hain zuzen, proposatu zuen % 12,9ko igoera orokorra lortzea 2021-2024 urteetarako, honela banatuta:
- 2021: % 0,9
- 2022: % 3,4
- 2023: % 4,5
- 2024: % 4,1
AISAren helburua da, halaber, igoera hori Hitzarmena indarrean egongo den lau urteetako KPIaren baturaren arabera eguneratzea 2024an. Horren diferentziala 2025eko urtarrileko tauletan kontsolidatuko litzateke.
Sindikatuek atzera bota zuen proposamen hori, nahiz eta errespetatu egiten duten beren azken planteamendu ekonomikoan jasotako % 12,9ko igoera finkoa eta aitortu egiten duten 2025eko tauletan KPI kontsolidagarriaren berme osoa. Horixe zen, hain zuzen ere, sindikatuek bere azken planteamenduetan defendatzen zutena.
Sindikatuek hasiera batean oso balorazio positiboa egin zioten proposamen honi, baina gero uko egin diote, eta, ondorioz, bertan behera geratu da bileran bertan aurreakordio ekonomikoa sinatzeko aukera, AISAk nahi zuen moduan.
Sindikatuek proposamen horiek aztertuko dituzte langileekin eta uztailaren 29an emango dute behin betiko erantzuna.